XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Artetsua eta trebea da berez nekazaria; jatorriz dakar orrelakoxe sena bizkorra.

Berealaxe menderatu zuten lan-aria, ordura arteraiño nekazaritza utsetik bizi izan ziran aiek.

Uste ere ez zuan uste nagusi jaunak ain txukun eta dotore lana egin zezaketenik, ezjakin menderakaitzak ziruditen gizaki labur aiek.

Berealaxe nabarmendu zan, ordea, zorroztasunaren eztena.

Irabazi makurraren iiziak eraginda artutako erabakia zuan nagusi jaunak erri osoa zumiztegian lanean jarrarazteko erabakia.

Orduan gaindu zan nagusi bezela lantegi-zoko artan.

Arako ez zan ez egoaldi onik ez eta txarrik ere.

Nagusi jaunaren ordezkari zimel bat zuten begirale zorrotza.

Aren aginduetara makurtu bearra zegoen burua.

Lekutan gelditu ziran, udaberriro, belarra ebateko garaiean, barruti-baztarretan egiten zituzten gosari aberatsak!.

Ala ere, soro-zelaietan badaezpadako neketan aritzea, edo, irabazbide jakiñean aritzea ote zan eramankorragoa?.

Illaren azkenean begi guztiak dizdizka irekitzen ziran eskura ematen zitzaien diru mordoxka ari begira.

Nekeak aaztutzeko ez da bide txarra diru orlegiaren dizdira begien aurrean jartzea!.

Lantegirik xamurrenak ere ba ditu bere arriskuak.

Egunero eskuetan erabilli bear zituzten kanibeta eta aizkorak begi argia eskatzen zuten.

Ez da jostagaillu, gorputza minberatu edo urratu lezakeen ezer.

Guztiaren jabe danik ez da iñor.

Ustekabean bada ere, edozeiñi lerioke oker aundi baten ixuria.

Arri konkorren batean oztoporik egingo ez duan oiñik ez da jaio oraindik lur zabal onen bizkarrera.

Gertatu bearrekoa gertatu zan, bada, zumiztegi bedeinkatu artan.

Erriko pesta-biaramona zan.

Aurreko iru egunetan egundoko zaratak eta iskanbillak sortu zituzten erriko jaiak ziranaren aitzakitan.